XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Astokeri ere ezta euskera jatorra, euskaldunok beti astakeri esan edun baitegu.

Oraingo isuria zer dan badakigu: geyenok euskeraz baiño erderaz obeki dakigula.

Ori ezta gure gustora ta gure irudipenen arauz euskera aldatzeko arrazoia; gure eginkizunik bearrenetakoa euskeraz ikastea degu.

Euskera gure ez-jakiñaren neurrian aldatu nai degulako' sekulako astakeriak irakurtzen ditugu batzutan: ogei urtedun mutilla naiz ta euskerazko itz eta izkiz egiña izan' ezta euskera.

¿Zergatik ogei urteko mutilla ez esan, euskaldunok beti esan degun bezela?

Dun atzizkia gabe atzizkiaren kontrakoa da: bizardun, dirudun, etxadun, ezpatadun, norbait besteengandik bereizteko esaten dira.

Begidun, belarridun, besodun esanda iñor eztegu bereizten, geyenok begiak, belarriak eta besoak bai-baititugu.

Izatekotan ere " begi-bakarr, beso-motz, anka-makurr edo orrelako zerbait esanaz bereizi genezazke.

Ontan ere' beti bezela' erriari ikasi egin bear diogu, ez irakasi.

Baiña beti erdal-idazleen gauzak irakurriaz orretara jotzea ezta arritzeko: ; badirudi erriak izketan ere eztakiala.

Gaiñera egia izatea ere baliteke.

Erdal-errietan baliteke.

Euskalerrian ez: euskal-idazlerik onenek ere erdera besterik etzuden irakurtzen, eta orregatik' ayen idazkiak irakurtzean' beti bildurr izan bear degu, alegia euskera jatorrez ari bearrean erderaz pentsatutako ta gaizki euskeraztutako gauzak esaten ote dizkiguden.

Altube zanari entzundako beste zertxobait ere esan nai nuke.

Batzutan itzak aditza ta izena alkartuaz sortu oi edun ditugu, esate baterako jan-gela.

Altube'k zionez' ortarako aditza izendu egin bear da, izen-itxura eman alegia; beraz jan-gela ez, baizik eta jate-gela edo obeki jate-egi = jategi: jan-etxe ez, baizik eta jatetxe; batu-(t)oki ez, baizik eta batze-oki = batzoki; edan-ontzi ez, baizik eta edate-ontzi = edatontzi.

Jokabide jatorra dirudi, baiña maiz erabilgaitz gertatzen da.

4. Kultura-gaietan zordun eta hartzaile geranez gero, legezko da, noski, hitzetan ere zordun eta hartzaile agertzea.

Bestetarikako hitzen itxuraz, ordea, bi iritzi dabiltza gure artean: itxura hori gorde nahi lukete batzuek egin-ahalean, frantsesaren arabera, eta itxura aldatzea, xinpletzea, besteak, gaztelaniaren arabera.

5. Nik, egia esan, lehen bidea hartuko nuke arras ikasientzat bakarrik ari bagina, baina ez da horrelakorik gertatzen.

Xinpletasunera joko nuke areago, edo erdi bidera behintzat, y, kh, th eta horrelakoak baztertuaz.